Sebas Roldan: «Patinean hanka bat jarri orduko bizitza ematen du; beste mundu bat da, aske sentiarazten du»
Berba egiten duenean nabari ez zaion arren, argentinarra da jaiotzez Sebas Roldan. 27 urte ditu, eta azken hamarkada honetan mundua skate taularen gainetik ikustera ohitu da. Pasioa da harentzat skatea, «ia bizi izateko estilo bat».